Detalle de: Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan
| Title | Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan |
| Abstract |
Krio-Mikroskopia Elektronikoan (CryoEM) laginaren egitura heterogeneotasuna erronka nagusia da. Honetarako, ondoko norabideetatik proiektatutako irudien arteko antzerakotasunaren abantaila hartzen duen metodo bat proposatzen dugu. Honetarako, Osagai Nagusien Analisia (PCA) burutzen da datuen norabide-azpimultzoekin. Analisi lokal hauek modu globalean sinkronizatzen dira Talde Ortogonalen Sinkronizazioaren bidez, matematika aplikatuen arloko eremu berri bat. Heterogeneotasun analisi ikuspegi honek parametro gutxi behar ditu exekutatzeko, eskuzko doipenak murriztuz eta erabilgarritasuna indartuz. Honez gain, parametroek zentzu fisiko-estadistikoa dute, hauen ulergarritasuna eta gardentasuna bermatuz. Beste alde batetatik, algoritmoa konputazionalki oso eraginkorra da, ohiko heterogeneotasun-analisi metodoekin alderatuta exekuzio-denbora nabarmen azkarragoak lortuz. Metodoa balioztatzeko, heterogeneotasun konposizionala eta konformazionala erakusten duten datu-simulazio eta esperimentaletan probatzen dugu, egitura-aldakortasuna argitzeko duen eraginkortasuna erakutsiz. |
| Apa Reference | Lauzirika Zarrabeitia, O., Vilas Prieto, J.L., Iceta Tena, M., Carazo García, J.M. & Sorzano Sánchez, C.O. (2025). Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan. IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz, 3, 109-116. 10.26876/ikergazte.vi.03.13 |
| Doi | 10.26876/ikergazte.vi.03.13 |
| Publication Date | 30 May 2025 |
| Publication Type | Article |
| Researcher | Jose María Salvador Carazo Garcia |
| Ontology | Multivariate statistics, Cryo-electron microscopy, Dimensionality reduction |
| Research Groups | |
| Tools |
